Home » Sin categoría

Gizarte Berrikuntzaren ordua

Tradizionalki, berrikuntza ekonomia eta teknologiarekin lotu izan dugu beti.

Hasiera batean,  ikerkuntza zientifiko – teknologikoa, prototipoak eta era horretakoak garatzeari deitzen genion berrikuntza. Geroago, enpresa munduak “beste berrikuntza” mota bat ere garatu zuen, negozio eredu eta baliabideekin erabat erlazionatua. Zerbitzuetan, bezeroaren arretan, giza baliabideen kudeaketan, etabarretan ere berrikuntza egon zitekeela “ikasi” genuen. Gizarte berrikuntza izan da bide luze honen hurrengo urratsa, nahiz eta urrats eztabaidagarria den askorentzat.

Berrikuntza ideiak baino gehiago direla jakin badakigu denok. Arlo, esparru, produktu, zerbitzu edo dena delakoa eraldatu behar duen ideia behar dugu berrikuntza izateko. Are gehiago, eraldaketa horrek balioa sortu behar du. Gizarte Berrikuntzan eraldatu beharreko “hori” gizarte beharra da, edo eta gizarte erronkei aurre egiteko jarreren aldaketa . Ideiak eragile pribatu zein publikoen “buruetan” egon daitezke, eta balioa, gizartea eraldatzean dago, baina ez edozein modutan. Gizarte Berrikuntzari buruz ari garenean, definizio honek zentzu berezia hartzen du. Balioa sortzen duen eraldaketa lortzeaz gain, eraldaketa hori lortzen den moduak ere garrantzia duelako. ZER egiten dugun (gizarte beharrei erantzun, jarrera aldaketak bultzatu) eta NOLA egiten dugun (elkarlanean) da Gizarte Berrikuntza.

Europar Batasunak hazkunde (edo garapen, hemen bi hitzak sinonimoak izan daitezke) zentzudun, iraunkor eta integratzailea zehaztu du helburu moduan, eta Gizarte Berrikuntzak sustatu nahi duen eraldaketa horrek hain zuzen ere horixe ekarri behar du. Hemen helburua ez da gutxi batzuen aberastea, baizik eta gizarte oso baten ongizatea.

Gizarte Berrikuntza aurrera eramateko, gizartean hain beharrezko ditugun aldaketak emateko, behar-beharrezkoa egiten da eragileen arteko elkarlana. Eragile publiko eta pribatuen elkarlana. Eraldatu beharrekoak denon esku daudelako eta bereziki, denon erronkak direlako hezkuntza, enplegua, zahartzea, gobernabidea…

Datorren asteartean, hilak 22, Bilboko Burtsan arratsaldeko 18:30etan Innobasquetik Gizarte Berrikuntzari buruz aritzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Gure inguru (hurbil eta ez hain hurbilaren) analisi batetik abiatuta, Gizarte Berrikuntzaren arloan gure lehentasunak (eremuak eta gaiak) aurkeztuko ditugu bertan, eta Gizarte Berrikuntzaren balio-katearen bidez Euskadirentzako Sistema Integratu baten ikuspegia azalduko dugu ere.

Zuen parte-hartzea eskertuko genuke, denon artean egin beharreko lana baita hau.

Share/Bookmark this!

Leave a reply

Add your comment below, or trackback from your own site. You can also subscribe to these comments via RSS.

Be nice. Keep it clean. Stay on topic. No spam.

You can use these tags:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

This is a Gravatar-enabled weblog. To get your own globally recognized avatar, please register at Gravatar.

Spam Protection by WP-SpamFree

Side Notes

This entry was posted by Goizalde Atxutegi on 18 Febrero, 2011 at 9:58 and filed under Sin categoría category.

You can add your comments or trackback from your own site. To keep you updated to the latest discussion, you can subscribe to these comments via RSS.

This is a Gravatar-enabled weblog. To get your own globally recognized avatar, please register at Gravatar.

Suscríbete a Blogis


¿o prefieres recibir los posts en tu correo?

Escribe tu mail aquí:

Archivos

Entradas recientes

Comentan que


View My Stats

Quien está conectado

15 visitantes conectados ahora
15 visitantes, 0 miembros